Itun Zaharra

Itun Berria

Ezekiel 22:26-30 Elizen Arteko Biblia (EAB)

26. Apaizek nire legea hausten dute eta nire gauza santuak profanatzen; ez dute bereizten sakratua eta profanoa, ez dute ezagutarazten garbiaren eta kutsatuaren arteko aldea; ez zaie axola nire larunbata; horrela, profanatu egiten naute.

27. Buruzagiak harrapakina urratzen duten otsoak bezalakoak dira: odola isurtzen eta jendea garbitzen dute, berak aberasteko.

28. Profetek, berriz, kareorez estaltzen dituzte hoben hauek guztiak; ikuskari hutsalak dituzte eta iragarpen faltsuak; “Jainko Jaunaren mezua” esaten dute, nik, Jaunak, hitzik egin ez dudanean.

29. Herriko jendeak bortizkeriak eta lapurretak egiten ditu; dohakabea eta behartsua ustiatzen dituzte, eta bere eskubidearen kontra gogor erabiltzen dute etorkina.

30. Herrialdea suntsi ez dezadan, babes-harresia eraiki eta beraren alde nire aurrean bitarteko izan zitekeen norbait bilatzen saiatu naiz haien artean, baina ez dut aurkitu.

Irakurri kapitulu osoa Ezekiel 22