Itun Zaharra

Itun Berria

Ezekiel 22:15-26 Elizen Arteko Biblia (EAB)

15. Atzerriko nazioen artean sakabanatuko zaitut eta herrialdeen artean barreiatuko; zure jokabide lotsagarria amaiaraziko dut.

16. Toki txarrean geldituko zara beste nazioen aurrean, baina ni naizela Jauna jakingo duzu».

17. Honela mintzatu zitzaidan Jauna:

18. «Gizaseme, Israel herria hondakin bilakatu zait, zilarra, brontzea, eztainua, burdina edo beruna labearen erdira bota eta azkenean gelditzen den hondakina bezala.

19. Beraz, hau diot nik, Jainko Jaunak: Zuek denok hondakin bihurtu zarete; horregatik, metatu egingo zaituztet Jerusalemen erdian.

20. Zilarra, brontzea, burdina, beruna edo eztainua labearen erdian metatu eta dena urtzeko sua suspertzen den bezala, hala metatuko zaituztet neure haserre-suminean, labean jarri eta urtzeko.

21. Pilatu eta neure sumina suspertuko dut zuen kontra; Jerusalemen erdian urtaraziko zaituztet.

22. Zilarra labearen erdian urtzen den bezala, hala urtuko zaituztet Jerusalemen erdian; orduan jakingo duzue ni naizela Jauna, zuen kontra bere sumina isurtzen duena».

23. Honela mintzatu zitzaidan Jauna:

24. «Gizaseme, esan Jerusalemi garbitu gabeko lurraldea dela, nire haserrearen eraginez euririk izan ez duen lurraldea bezalakoa.

25. Bertako buruzagiak harrapakina sarraskitzen duen lehoi orrolaria bezalakoak dira: jendea irensten dute, altxorrak eta ondasunak lapurtzen, alargunak ugaltzen hirian.

26. Apaizek nire legea hausten dute eta nire gauza santuak profanatzen; ez dute bereizten sakratua eta profanoa, ez dute ezagutarazten garbiaren eta kutsatuaren arteko aldea; ez zaie axola nire larunbata; horrela, profanatu egiten naute.

Irakurri kapitulu osoa Ezekiel 22