Itun Zaharra

Itun Berria

Ezekiel 22:12-18 Elizen Arteko Biblia (EAB)

12. Zure baitan bada bere burua diruz saltzen duenik, lukurreriaz interesak kobratzen dituenik, lagun hurkoa zapalduz aberasten denik. Eta nitaz ahazturik bizi zara! Honela diot nik, Jainko Jaunak.

13. «Hara, txaloka ari natzaizu egin dituzun bidegabeko negozio eta hilketak ikusiz.

14. Jasango ote du zure bihotzak eta egongo ote zure eskua tinko, zure aurka ekingo diodanean? Nik, Jaunak, esandakoa bete egiten dut.

15. Atzerriko nazioen artean sakabanatuko zaitut eta herrialdeen artean barreiatuko; zure jokabide lotsagarria amaiaraziko dut.

16. Toki txarrean geldituko zara beste nazioen aurrean, baina ni naizela Jauna jakingo duzu».

17. Honela mintzatu zitzaidan Jauna:

18. «Gizaseme, Israel herria hondakin bilakatu zait, zilarra, brontzea, eztainua, burdina edo beruna labearen erdira bota eta azkenean gelditzen den hondakina bezala.

Irakurri kapitulu osoa Ezekiel 22