Itun Zaharra

Itun Berria

Ezekiel 20:34-43 Elizen Arteko Biblia (EAB)

34. Herrien artetik aterako zaituztet eta sakabanaturik zaudeteneko herrialdeetatik bilduko ahalmen handiz, esku indartsuz eta neure sumina isuriz.

35. Basamortura eramango zaituztet herrietatik aparte eta han aurrez aurre epaituko.

36. Zuen gurasoak Egipto ondoko basamortuan epaitu nituen bezala, hala egingo dut zuekin. Honela diot nik, Jainko Jaunak.

37. Neure artzain-makilapera ekarriko zaituztet eta itun-uztarrian sarraraziko.

38. Nire aurka altxatzen diren erreboltariak kendu egingo ditut zuen artetik; erbesteraturik daudeneko herrialdetik aterako ditut, baina ez dira Israelen sartuko; orduan jakingo duzue ni naizela Jauna.

39. «Zuei buruz, israeldarrok, hau diot nik, Jainko Jaunak: Joan dadila nor bere idoloen zerbitzura; baina gero, egingo duzue, bai, nik esana, ez duzue nire izen santua belztuko zeuen idolatriazko opariekin.

40. Han, herrialdeko nire mendi santuan, Israelgo mendi handiaren gainean, Israel herri oso-osoak zerbitzatuko nau. Han gogoz onartuko zaituztet, eta opari bereziak, eskaintza aukeratuak eta emaitza sakratuak eskatuko dizkizuet. Honela diot nik, Jainko Jaunak.

41. Opari atsegingarri gisa onartuko zaituztet, herrien artetik atera eta sakabanaturik zaudeteneko herrialdeetatik bilduko zaituztedanean. Zuen alde agertuko dut neure santutasuna jentil-herrien aurrean.

42. Orduan, Israelera, zuen gurasoei zin eginez agindu nien lurraldera, eramango zaituztedanean, jakingo duzue ni naizela Jauna.

43. Han zeuen jokabideaz oroituko zarete, zeuen buruak kutsatu zituzten egintza txar guztiez; orduan, zeuen buruaren nazka sentituko duzue egindako gaiztakeria guztiengatik.

Irakurri kapitulu osoa Ezekiel 20