Itun Zaharra

Itun Berria

Ezekiel 20:1-8 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Zazpigarren urtean, bosgarren hilaren hamarrean, Israelgo arduradun batzuk Jaunari kontsulta egitera etorri eta nirekin eseri ziren.

2. Orduan, honela mintzatu zitzaidan Jauna:

3. «Gizaseme, hitz egin Israelgo arduradunei eta adierazi nire, Jainko Jaun honen, mezua: Niri kontsulta egitera etorri zarete? Nik, Jainko Jaunak, zin dagit neure biziarengatik, ez dizuedala utziko niri kontsulta egiten.

4. Eta zuk, epai itzazu, epaitu, gizaseme! Aurpegira iezaiezu beren gurasoen jokaera higuingarria.

5. «Nire mezu hau adieraziko diezu: Israel aukeratu nuen egunean, zin eginez lotu nintzaien Jakoben ondorengoei: neure burua ezagutarazi nien Egipto herrialdean eta, zin eginez, Jauna, beraien Jainkoa, izango nintzela agindu nien.

6. Egun hartan, Egiptotik aterako nituela agindu nien zin eginez, eta beraientzat aukeratua nuen herrialdera, esnea eta eztia darizkion lurraldera, guztien artean ederrenera, eramango nituela.

7. Hau eskatu nien: “Bazter itzazue liluratzen zaituzteten Egiptoko idolo higuingarriak, ez zaitezte horiekin kutsa; neu naiz Jauna, zuen Jainkoa”.

8. Baina nire kontra altxatu eta ez zidaten entzun nahi izan; inork ez zituen baztertu Egiptoko idolo higuingarriak, haien lilurapean baitzeuden. Orduan, neure haserre-sumina beraien gain, Egipton bertan, hustu arte isurtzea pentsatu nuen.

Irakurri kapitulu osoa Ezekiel 20