Itun Zaharra

Itun Berria

Ezekiel 2:5-9 Elizen Arteko Biblia (EAB)

5. Horrela, entzun ala ez, jakingo du herri errebelde horrek baduela profeta bat bere artean.

6. Zu, gizaseme, ez izan horien beldur; esaten dutena esaten dutela, ez izan beldur, nahiz eta horiek zure kontra egin eta zu arantza artean eta eskorpioi gainean eserita bezala sentitu; ez izan horiek esandakoaren beldur, ez kikildu horien aurrean, herri errebeldea baita.

7. Entzun ala ez, nire hitzak esango dizkiezu; ez ahaztu jende errebeldea dela.

8. Gizaseme, entzun esaten dizudana: ez izan errebelde, herri hori bezala; zabaldu ahoa eta jan ematen dizudana».

9. Orduan, esku bat ikusi nuen niregana luzatua, biribilduriko liburua zeukana.

Irakurri kapitulu osoa Ezekiel 2