9. Kaiolan sartu zuten katepeaneta Babiloniako erregeagana eraman.Ziegan sartu zuten preso,beraren orrorikberriz entzun ez zedinIsraelgo mendietan.
10. Mahatsondoa zirudien zure amak,ur-bazterrean landatua.Emankor eta mardula zenur-ugaritasunagatik.
11. Adar sendoak zituen,aginte-makila bihurtu zirenak;hodeietaraino hazi zen:nabarmena zen bere altueragatiketa adar-ugaritasunagatik.
12. Baina amorruz atera dute sustraitiketa lurrera bota;ekialdeko haizeakfruituak bota dizkioeta adarrak apurtu;adar sendoak ihartu egin zaizkioeta suak irentsi.
13. Orain basamortuan dago landatua,lurralde lehor eta egarberan.
14. Baina sua sortu da adar batetik,aihenak eta fruituak irentsiz.Ez du jadanik adar sendorik,aginte-makila izango denik».(Hau eresia da, eta eresi bezala kantatu behar da).