Itun Zaharra

Itun Berria

Ezekiel 19:1-5 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Israelgo printzeei buruzko eresi hau kantatzeko agindu zidan Jaunak:

2. «Hura lehoi emea zuen ama,lehoien artean!Lehoikumeen artean etzanda,bere kumeak elikatzen zituen.

3. Bere kumeetako bat hazi zuen,lehoi gazte egin zelarik;harrapakinak sarraskitzen ikasieta gizakiak irensten zituen.

4. Nazioak bildu ziren haren kontra;beren zuloan harrapatu zuteneta katepean Egiptora eraman.

5. Lehoi emea zain egon zitzaion,itxaropena galdu zuen arte;orduan, beste kumeetako bat hartueta lehoi gazte egin zuen.

Irakurri kapitulu osoa Ezekiel 19