Itun Zaharra

Itun Berria

Ezekiel 17:2-15 Elizen Arteko Biblia (EAB)

2. «Gizaseme, proposatu alegia edo parabola bat Israel herriari,

3. nire, Jainko Jaun honen, mezua adierazteko:«Bazen arrano handi bat,hegaltzar luzekoa,lumaje trinko eta koloretsua zuena;arranoa Libanora etorri zeneta zedroaren adaburua moztu:

4. adar-punta ebaki,merkatari-herrialdera eramaneta tratularien hiri bateanlandatu zuen.

5. Gero, Israel lurraldeko hazia hartueta soroan erein zuen,ur ugariren ondoan.

6. Erne zen haziaeta mahatsondo mardul egin,altuera txikikoa izan arren;arranoaganazuzentzen zituen adarrak,sustraiak ere haren menpean zituen.Mahatsondo egin zen,aihenak bota zitueneta abartsu egin.

7. Bazen beste arrano handi bat ere,hegaltzar luzekoaeta lumaje ugarikoa.Eta mahatsondoakberonenganazuzendu zituen sustraiaketa adarrak luzatu zizkion,zegoen sailean baino oparoagourezta zezan.

8. Soro jorian, ur ugariren ondoan,zegoen landatua,adarrak garatu eta fruitua emateko,mahatsondo bikain izateko.

9. Nik, Jainko Jaunak, galdetzen dut:Garatuko ote da?Ez ote dizkio lehenengo arranoaksustraiak atera,fruituak botaeta kimu berriak iharraraziko?Ez da ahalmenedo jendetza handirik beharkosustraitik ateratzeko!

10. Horra hor, landatua:garatuko ote da?Ekialdeko haizeak jotzean,ez ote da guztiz ihartuko?Ernamuindu den saileanihartuko da».

11. Honela mintzatu zitzaidan Jauna:

12. «Galdegiozu herri errebelde horri: Ez al dakizue zer esan nahi duen alegia honek? Hara, Babiloniako erregea etorri da Jerusalemera, erregeak eta buruzagiak hartu eta berekin eraman ditu Babiloniara.

13. Errege-odoleko bat aukeratu eta ituna egin du berarekin, leialtasun-zina eraginez. Herrialdeko handikiak eraman ditu,

14. erresuma ahulduta gera dadin, altxatzeko gauza ez dela, eta haren hitzarmena leial gorde dezan.

15. Baina printzea errebelatu egin da Babiloniaren kontra eta mezulariak Egiptora bidali zaldi eta soldadu askoren bila. Izango ote du arrakastarik? Onik aterako ote, hori egin duena? Ituna hautsi eta onik aterako, halere?

Irakurri kapitulu osoa Ezekiel 17