Itun Zaharra

Itun Berria

Ezekiel 17:13-20 Elizen Arteko Biblia (EAB)

13. Errege-odoleko bat aukeratu eta ituna egin du berarekin, leialtasun-zina eraginez. Herrialdeko handikiak eraman ditu,

14. erresuma ahulduta gera dadin, altxatzeko gauza ez dela, eta haren hitzarmena leial gorde dezan.

15. Baina printzea errebelatu egin da Babiloniaren kontra eta mezulariak Egiptora bidali zaldi eta soldadu askoren bila. Izango ote du arrakastarik? Onik aterako ote, hori egin duena? Ituna hautsi eta onik aterako, halere?

16. Nik, Jainko Jaunak, zin dagit neure biziarengatik, Babilonian hilko dela, erregetza eman dion erregearen herrialdean, egindako zina mespretxatu eta ituna hautsi baitu.

17. Armada handiarekin eta gudaroste askorekin etorrita ere, faraoiak ezin izango dio lagundu, babiloniarrek lubetak egin eta eraso-dorreak eraikiko dituztenean jendetza handia sarraskitzeko.

18. Zina mespretxatu du eta ituna hautsi; bere eskua eman zuen eta, gero, hutsegite hauek denak egin. Ez da onik aterako.

19. «Horregatik, nik, Jainko Jaunak, zin dagit neure biziarengatik, zigortu egingo dudala nirekiko leialtasun-zina mespretxatu eta ituna hautsi duelako.

20. Sarea botako diot gainera eta tranpan geldituko da harrapatua. Babiloniara eramango dut eta han zigor-epaia emango nire aurka egindako desleialkeriagatik.

Irakurri kapitulu osoa Ezekiel 17