Itun Zaharra

Itun Berria

Ezekiel 16:6-12 Elizen Arteko Biblia (EAB)

6. «Zure ondotik pasatzean, odoletan ikusi zintudan mugitzen eta, odoletan etzanik zeundela, esan nizun: “Bizi! Bizi zaitez!”

7. Zelaietako belarra bezain mardul hazarazi zintudan; hazi, handia egin eta sasoira iritsi zinen: bularrak hazi zitzaizkizun eta biloxka atera; baina jantzirik gabe zeunden, larrugorrian.

8. Zure ondotik berriro pasatu eta amodio-garaian zeundela ikusi nuen. Zure gorputz biluzia estali eta zutaz arduratu nintzen; ezkontza-hitzarmena egin nuen zurekin eta nirea izan zinen. Honela diot nik, Jainko Jaunak.

9. Uretan garbitu zintudan, estaltzen zintuen odola kenduz, eta olio usaintsuz lurrindu.

10. Jantzi bordatuak eman nizkizun, larru finezko oinetakoak, lihozko gerrikoa eta zetazko gainjantzia.

11. Bitxiz apaindu zintudan: eskumuturrekoak jarri nizkizun, katea lepoan,

12. eraztuna sudurrean, belarritakoak eta diadema zoragarria buruan.

Irakurri kapitulu osoa Ezekiel 16