Itun Zaharra

Itun Berria

Ezekiel 15:1-6 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Honela mintzatu zitzaidan Jauna:

2. «Gizaseme,zertan da mahatsondoabasoko beste zuhaitzakbaino hobea?

3. Ematen al du egurrik ezer egiteko?Egiten al da beraren zuraz kakorikezer zintzilikatzeko?

4. Ez, sutara botatzen da erregai:suak irensten du bi muturretatik,eta erdia ere suak hartzen dio;balioko ote du ezertarako?

5. Osorik zegoenean ereezin bazen harekin ezer egin,are gutxiago balioko du ezertarako,suak irentsi eta erre ondoren.

6. Beraz, hau diot nik, Jainko Jaunak:Mahatsondoa,basoko beste zuhaitzen antzera,sutara botatzen dudan bezala,horrelaxe botako ditutJerusalemgo biztanleak.

Irakurri kapitulu osoa Ezekiel 15