Itun Zaharra

Itun Berria

Ezekiel 10:6-17 Elizen Arteko Biblia (EAB)

6. Lihoz jantzitako gizona gurpil ondoan zegoen, Jaunak sua gurpilen artetik, kerubinen artetik, hartzeko agindu zionean joana baitzen.

7. Kerubin batek eskua luzatu zuen kerubinen artean zegoen sutarantz, hartu eta lihoz jantzitako gizonaren eskuetan ipini zuen. Honek hartu eta alde egin zuen.

8. Kerubinak hegalpean giza besoaren antzeko zerbait zuela ikusi nuen.

9. Lau gurpil ere ikusi nituen kerubinen ondoan, gurpil bat kerubin bakoitzaren ondoan; gurpilek urre-harriaren distira zuten.

10. Berdinak ziren laurak, bata bestearen barruan sartuta bezala zeuden.

11. Aurrera egitean, lau aldeetarantz joan zitezkeen, itzuli gabe; izan ere, burua norantz, harantz joaten baitziren haiek, ibiltzerakoan itzuli gabe.

12. Eta kerubinen gorputz osoa, haien bizkarrak, besoak eta hegoak, baita lauren gurpilak ere, distiraz beteak zeuden inguruan.

13. Gurpil haiei «Karroza» izena ematen zitzaiela entzun nuen.

14. Kerubinek launa aurpegi zituzten: lehena zezen-aurpegia zen, bigarrena gizaki-aurpegia, hirugarrena lehoi-aurpegia eta laugarrena arrano-aurpegia.

15. Kerubinek gora egin zuten (Kebar ibai inguruan ikusi nituen bizidunak ziren).

16. Kerubinek aurrera egitean, gurpilek ere aurrera egiten zuten haien ondoan, eta ez ziren haien ondotik aldentzen, kerubinek lurretik altxatzeko hegoak zabaltzen zituztenean;

17. kerubinak gelditzen zirenean, gurpilak ere gelditu; haiek gora egitean, gurpilek ere bai, izakiekin bat eginda baitzeuden.

Irakurri kapitulu osoa Ezekiel 10