Itun Zaharra

Itun Berria

Ezekiel 10:1-9 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Kerubinen buru gainean zegoen sabaiaren gainean, tronu-itxurako zerbait ikusi nuen, zafiro harriaren antzekoa.

2. Esan zion Jaunak lihoz jantzitako gizonari: «Sartu kerubinen azpiko gurpil artera; hartu handik eskuak bete txingar gori eta barreiatu hirian». Eta gizona sartu egin zen neure begi-bistan.

3. Gizona sartu zenean, kerubinak tenpluaren eskuinaldera zeuden, eta lainoak barruko ataria betetzen zuen.

4. Jaunaren aintza kerubinen gainetik altxatu eta tenpluko sarrerara joan zen; lainoak tenplua bete zuen, eta Jaunaren aintzaren distirak ataria.

5. Kerubinen hegal-hotsa kanpoko atariraino iristen zen, Jainko Ahaltsuak hitz egitean ateratzen duen ahotsa bailitzan.

6. Lihoz jantzitako gizona gurpil ondoan zegoen, Jaunak sua gurpilen artetik, kerubinen artetik, hartzeko agindu zionean joana baitzen.

7. Kerubin batek eskua luzatu zuen kerubinen artean zegoen sutarantz, hartu eta lihoz jantzitako gizonaren eskuetan ipini zuen. Honek hartu eta alde egin zuen.

8. Kerubinak hegalpean giza besoaren antzeko zerbait zuela ikusi nuen.

9. Lau gurpil ere ikusi nituen kerubinen ondoan, gurpil bat kerubin bakoitzaren ondoan; gurpilek urre-harriaren distira zuten.

Irakurri kapitulu osoa Ezekiel 10