Itun Zaharra

Itun Berria

Ezekiel 1:20-28 Elizen Arteko Biblia (EAB)

20. Jainkoaren espirituak nahi zuen alderantz joaten ziren, eta gurpilak ere haiekin batera altxatzen ziren, izakiekin bat eginda baitzeuden.

21. Haiek aurrera egitean, hauek ere aurrera; haiek gelditzean, hauek ere gelditu; haiek lurretik altxatzen zirenean, gurpilak ere bai haiekin batera, izakiekin bat eginda baitzeuden.

22. Izakien buru gainean, sabai-modukoa hedatzen zen, kristal distiratsuaren dirdira zuena.

23. Sabaiaren azpian, izakiek hegoak zabalik zituzten, batenak bestearenak ukituz; bakoitzak beste biz gorputza estaltzen zuen.

24. Aurrera joatean hegoek egiten zuten hotsa entzun nuen: ur handiena bezalako hotsa, Jainko Ahaltsuaren ahotsa bezalakoa; jendetza handien edo gudarosteen harrabotsa zirudien. Gelditzen zirenean, beheratu egiten zituzten hegoak.

25. Eta ahotsa sortu zen izakien buru gainean zegoen sabai gainetik.

26. Han, sabaiaren gainean, tronu-itxurako zerbait ikusi nuen, zafiro harriaren antzekoa, eta tronu-itxurakoaren gainetik, goren-gorenean, gizaki-antzeko irudia.

27. Metal goriaren distira zuen, eta suaren antzeko zerbaiten erdian zegoen, goitik beheraino argitasunez inguratua.

28. Egun euritsuetan hodei artean agertzen den ortzadarraren itxura zuen inguruko argitasunak. Jaunaren aintzaren agerpena zen hura guztia. Ikustean, ahuspez erori nintzen eta hitz egiten zidan norbaiten ahotsa entzun nuen.

Irakurri kapitulu osoa Ezekiel 1