Itun Zaharra

Itun Berria

Ezekiel 1:18-23 Elizen Arteko Biblia (EAB)

18. Izugarria zen haien uztaien altuera, eta lauren bira osoa distiraz betea zegoen.

19. Izaki haiek aurrera egitean, gurpilek ere aurrera egiten zuten ondoan, eta izakiak lurretik altxatzean, gurpilak ere altxatu.

20. Jainkoaren espirituak nahi zuen alderantz joaten ziren, eta gurpilak ere haiekin batera altxatzen ziren, izakiekin bat eginda baitzeuden.

21. Haiek aurrera egitean, hauek ere aurrera; haiek gelditzean, hauek ere gelditu; haiek lurretik altxatzen zirenean, gurpilak ere bai haiekin batera, izakiekin bat eginda baitzeuden.

22. Izakien buru gainean, sabai-modukoa hedatzen zen, kristal distiratsuaren dirdira zuena.

23. Sabaiaren azpian, izakiek hegoak zabalik zituzten, batenak bestearenak ukituz; bakoitzak beste biz gorputza estaltzen zuen.

Irakurri kapitulu osoa Ezekiel 1