Itun Zaharra

Itun Berria

Ester 8:2-10 Elizen Arteko Biblia (EAB)

2. atera zuen bere behatzetik Hamani kenduriko eraztuna eta Mardokeori eman zion. Esterrek, berriz, Hamanen ondasunen arduradun jarri zuen Mardokeo.

3. Berriro hitz egin zion Esterrek erregeari. Oinetara ahuspezturik, negarrez eskatzen zion, desegin zitzala Agagen jatorriko Hamanek juduak galtzeko emanak zituen aginduak.

4. Erregeak luzatu zuen Esterrengana urrezko makila, eta Ester zutik gelditu zen.

5. Honela mintzatu zitzaion hau:—Erregeak ongi baderitzo eta ni begiko baldin banau, eskari hau erregeari egoki iruditzen bazaio eta ni atsegin baldin banau, agindu beza idatziz, Hamedataren seme eta Agagen jatorriko Hamanek, asmo maltzurrez, erreinuko eskualde guztietan bizi diren juduak oro hondatzearren, emaniko gutunak baliogabe ditzaten.

6. Nola jasan dezaket nik neure herritarrak hondatuko dituen zorigaiztoa ikustea? Nola eraman ote nezake neure senideak sakailatzen ikustea?

7. Asuero erregeak ihardetsi zien Ester erreginari eta Mardokeo juduari:—Hara, juduak hondatzeko asmoa zuelako urkarazi nuen Haman, eta haren ondasun guztiak zuri eman dizkizut, Ester.

8. Idatzi zuek idazki bat erregearen izenean, juduen alderako egokien deritzazuen eran, eta zigila ezazue errege-eraztunaz. Izan ere, ezin baita baliogabe utzi erregearen izenean idatzia eta errege-eraztunaz zigilatua dagoen agiria.

9. Berehala deitu zituzten erregearen idazkariak. Hirugarren hilaren, hau da, Siban hilaren, hogeita hirua zen. Haiek, Mardokeoren aginduen arabera idatzi zieten ehun eta hogeita zazpi eskualdeetako juduei, erregeordeei, gobernariei eta buruzagiei, Indiatik Etiopiaraino, eskualde bakoitzeko idazkeran eta herri bakoitzeko hizkeran.

10. Asuero erregearen izenean zihoazen eta beraren izenean zigilatuak. Erregearen ukuiluetako zaldi berezien gainean bidali zituzten mezulariak gutunak eramatera.

Irakurri kapitulu osoa Ester 8