Itun Zaharra

Itun Berria

Ester 5:1-8 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Hiru egunen buruan, jantzi zituen Esterrek bere erregina-jantziak, eta jauregi barneko atarian agertu zen, erregearen gela aurrean. Erregea bere aulkian eseria zegoen, atearen aurrez aurre.

2. Ester erregina atarian ikusi zuenean, eztiki begiratu zion eta eskuan zuen urrezko errege-makila luzatu; Esterrek, hurbilduz, makilaren ertza ukitu zuen.

3. Erregeak galdegin zion:—Zer duzu, Ester erregina? Zer nahi duzu? Neure erresumaren erdia bada ere, emango dizut!

4. Esterrek erantzun zion:—Ongi baderitzo, betor gaur erregea Hamanekin, prestatu diodan otordura.

5. Erregeak esan zuen:—Etorrarazi bizkor Haman, Esterren nahia bete dadin.Horrela, bada, Esterrek prestatua zien otordura joan ziren Haman eta biak.

6. Otordua bukatzean, erregeak galdegin zion Esterri:—Zer eskatu nahi didazu? Emango dizut! Zer nahi duzu? Erresumaren erdia bada ere, emango dizut!

7. Esterrek erantzun zion:—Zer eskatu nahi dizudan?

8. Erregeak begiko baldin banau, eskatu nahi diodana ematea ongi iruditzen bazaio, betoz berriro bihar Haman eta biak prestatuko diedan otordura. Orduan esango diot erregeari zer nahi dudan.

Irakurri kapitulu osoa Ester 5