Itun Zaharra

Itun Berria

Ester 4:10-17 Elizen Arteko Biblia (EAB)

10. Esterrek Mardokeogana bidali zuen berriro Hatak, erantzun honekin:

11. «Erregearen funtzionario orok eta erreinuko eskualdeetako jende guztiak daki hau: deitua izan gabe erregeagana, jauregi barneko atarira, sartzen dena, gizaseme nahiz emakume, hiltzera kondenatzen duela legeak, baldin eta erregeak urrezko bere makila halakoaren gainera luzatzen ez badu. Niri dagokidanez, bada hilabete bat erregeak beregana deitu ez nauela».

12. Mardokeok, Esterren erantzuna jakitean,

13. hau esateko agindu zuen: «Ez uste izan, erregearen jauregian bizi zarelako, juduen zoritxarrari zeuk bakarrik ihes egingo diozunik.

14. Une honetan, hitzik egin gabe, isilik gelditzen bazara, etorriko zaie juduei norbaiten laguntza eta salbatuko dira; orduan, zu eta zeure etxekoak galdu egingo zarete. Gainera, batek daki ez ote zaren erregina izatera iritsi, hain zuzen ere, honelako une baterako!»

15. Esterrek erantzun hau bidali zion Mardokeori:

16. «Bil itzazu Susan bizi diren judu guztiak eta egizue barau nire alde. Ez jan, ez edan hiru egun eta hiru gauez. Nire neskameek eta neuk ere halakoxe baraua eginen dugu. Ondoren, erregearen aitzinera joango naiz, legearen kontrakoa izan arren. Hil beharra badut, hil nadila!»

17. Alde egin zuen Mardokeok, eta Esterrek esana egin zuen.

Irakurri kapitulu osoa Ester 4