Itun Zaharra

Itun Berria

Ester 2:12 Elizen Arteko Biblia (EAB)

Hamabi hilabeteren buruan, emakumeentzat agindua zegoen epea bete ondoren, neskatxa bakoitzari Asuero erregearen aitzinera agertzeko txanda etortzen zitzaion. Edertzeko igurzketak honela egin ohi ziren: sei hilabetez mirra-olioz, eta hurrengo seietan emakumeek erabili ohi dituzten lurrin eta usainki gozoz.

Irakurri kapitulu osoa Ester 2

Ikusi testuinguruan Ester 2:12