Itun Zaharra

Itun Berria

Ester 1:1-5 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Hemen kontatzen dena Pertsiako errege Asueroren garaian gertatu zen. Asueroren erresuma Indiatik Etiopiara zabaltzen zen, ehun eta hogeita zazpi eskualde zituelarik.

2. Susa zeritzan hiriburuan zuen Asuerok bere errege-aulkia.

3. Bere erregealdiko hirugarren urtean otordu handia eman zien bere funtzionario nagusi guztiei, Pertsia eta Mediako gudarosteen buruzagiak eta eskualdeetako gobernariak bere inguruan bilduz.

4. Beraren erregetza hain ospetsu egiten zuten aberastasunak eta bere handitasunaren ederra eta distira erakutsi nahi izan zizkien luzaro, sei hilabetez.

5. Aldi honen buruan, Susa hirian ziren denentzat, bai handienentzat, bai apalenentzat, astebetez luzatu zen otordua antolatu zuen erregeak bere jauregiko lorategi-atarian.

Irakurri kapitulu osoa Ester 1