Itun Zaharra

Itun Berria

Esdras 3:1-4 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Zazpigarren hila iritsi zenean, israeldarrak jadanik beren hirietan zeudelarik, herri guztia gizon bakar bat bezala bildu zen Jerusalemen.

2. Orduan, Jotzadaken seme Josuek, bere ahaide apaizekin, eta Xealtielen seme Zorobabelek, bere ahaideekin, Israelgo Jainkoaren aldarea eraiki zuten, erre-opariak eskain zitezen, Jainkoaren gizon Moisesen legean idatzia dagoenez.

3. Bertako jendearen beldur baziren ere, lehengo zimentarrien gainean eraiki zuten eta erre-opariak eskaini zizkioten Jaunari goiz eta arratsalde.

4. Gero, Etxola Jaiak ospatu zituzten agindua dagoenez: egunean eguneko erre-opariak eskaini zituzten.

Irakurri kapitulu osoa Esdras 3