Itun Zaharra

Itun Berria

Esdras 1:1-4 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Pertsiako errege Ziroren lehen urtean, Jeremias profetaren ahoz iragarritakoa bete zuen Jaunak. Eta berak eraginda, Pertsiako errege Zirok hitzez eta idatziz bere erreinu osoan agindu hau zabaldu zuen:

2. «Honela agintzen du Pertsiako errege Zirok: Lurreko erreinu guztiak eman dizkit Jaunak, zeruetako Jainkoak, eta Judako Jerusalemen berari tenplua eraikitzeko agindu dit.

3. Beraz, zuen artean haren herriko diren guztiak igo bitez, Jainkoa lagun, Judako Jerusalemera eta han dagoen Jaunari, Israelgo Jainkoari, eraiki biezaiote etxea.

4. Bizirik gelditu diren eta itzuli nahi duten israeldarrei lagun biezaie inguruko jendeak; eman biezazkie zilarra, urrea, ondasunak, abereak eta nork bere borondatezko opariak, Jerusalemen dagoen Jainkoaren etxerako».

Irakurri kapitulu osoa Esdras 1