Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29
  30. 30
  31. 31

Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 9 Elizen Arteko Biblia (EAB)

Andere Jakinduriaren gonbidapena

1. Bere etxea eraiki du Jakinduriak,zazpi zutabe ezarri eta landu;

2. abereak hil, ardoa nahastu eta mahaia prest jarri du.

3. Neskameak bidali ditu, hiriko goialdeetatik aldarrikatzera:

4. «Heldutasun gabekoa, betor hona!»Zentzugabeari esaten dio:

5. «Ea, jan nire ogia eta edan nik nahasturiko ardoa.

6. Utzi txorakeriak eta biziko zarete!Gero, jarraitu zuzen zentzuzko bideari».

Zuhurra eta harroputza

7. Harroputza zentzarazten duenak mespretxua jasotzen du,gaiztoa zuzenarazten duenak iraina.

8. Beraz, ez saiatu harroputza zuzentzen, gorrotoa izango dizu eta;zuzenarazi zuhurra eta maite izango zaitu;

9. zuhurrari aholku eman eta zuhurrago bihurtuko da,zintzoari irakatsi eta gehiago ikasiko du.

10. Jauna errespetatzea da zuhurtziaren hasieraeta benetako ezaguera, Guztiz Santua aintzat hartzea.

11. Zuhurtziari esker urte asko hartuko dituzu,bizitza oso luzatuko.

12. Zuhurra bazara, zeure onerako da;harroputza bazara, zeure kalterako.

Andere Zorakeriaren gonbidapena

13. Andere Zorakeria zaratatsua da,tentela eta ezer ulertzen ez duena.

14. Etxeko ate ondoan dago eserita,hiriaren goialdeko eserleku batean,

15. bidean zuzen doazen ibiltariei zera aldarrikatzen:

16. «Heldutasun gabekoa, betor hona!»Zentzugabeari esaten dio:

17. «Gozoa da lapurtutako ura, benetan ona isilpeko ogia!»

18. Ez daki beraren gonbidatuak hilik daudela,Hildakoen Egoitzan daudela jadanik.