Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 6:3-17 Elizen Arteko Biblia (EAB)

3. Hona hemen, seme, zer egin askatzeko:Lagun hurkoaren esku geratu zarenez,zoaz berarengana eta, eske eta eske, ez utzi bakean.

4. Ez egin lorik, ez hartu atsedenik,

5. zeure burua askatu arte,oreinak ehiztariagandik eta txoriak lakiotik bezala.

6. Zoaz inurriagana, alfer hori!Begira nola jokatzen duen, eta ikasi.

7. Ez dio inork lana agintzen, zuzentzen edo betearazten.

8. Halere, bere ogia ziurtatzen du udan,eta jatekoa pilatzen uzta-garaian.

9. Noiz arte egongo zara etzanda, alfer hori?Noiz itzartuko zeure loalditik?

10. Aldika lozorroan, aldika erdi lo,aldika besoak uztartu eta atsedenean:

11. arlotea bezala iritsiko zaizu gabezia,eskalea bezala etorriko miseria.

12. Gizon maltzur eta gaiztoaezpainetan faltsukeria duela ibiltzen da.

13. Begi, oin eta eskuz keinuak egiten ditu engainatzeko.

14. Maltzurkeriaz betea, beti asmo txarretaneta sesioan ibiltzen da.

15. Beraz, erabateko hondamendia iritsiko zaio,bat-batean hondatuko da, erremediorik gabe.

16. Sei gauza gorrotatzen ditu Jaunaketa zazpigarren bat erabat du higuingarri:

17. begi harroak, mihi gezurtia,errugabearen odola isurtzen duten eskuak,

Irakurri kapitulu osoa Esaera Zaharrak 6