Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 6:23-35 Elizen Arteko Biblia (EAB)

23. Agindua kriseilu da, irakaspena argieta heziketa eta zentzarazpena bizirako bide;

24. emakume gaiztoarengandik gordeko zaituzteeta lausenguz ari zaizunarengandik.

25. Ez izan haren edertasunaren irrikarik bihotzeaneta ez zaitzala harrapa bere begiratuez.

26. Emagaldua ogi-zati batez asetzen baita,baina adulteriogileak bizitza osoa harrapatzen du.

27. Inork hartzen ote du sua altzoan, jantziak erre gabe?

28. Edo inor txingar gainean ibiltzen ote, oinak erre gabe?

29. Bada, berdin inoren emaztearen atzetik dabilena:ukitzen duenik ez da kalte gabe geratuko.

30. Ez du lapurrak mespretxurik merezi,gosea kentzeko osten badu.

31. Halere, harrapatzen badute,zazpi aldiz itzuli beharko du,nahiz eta etxeko ondasun guztiak eman behar izan.

32. Emakume batekin adulterio egiten duena burugabea da,bere bizia hondatzen baitu.

33. Zigortua eta desohoratua izango daeta lotsa hori ezin izango du gainetik kendu,

34. jelosiak sutu egingo baitu senarraeta erruki gabe jokatuko du mendeku hartzean.

35. Ez du inolako ordainik onartuko,ezta zeure eskaintza biderkatuta ere.

Irakurri kapitulu osoa Esaera Zaharrak 6