Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 6:12-20 Elizen Arteko Biblia (EAB)

12. Gizon maltzur eta gaiztoaezpainetan faltsukeria duela ibiltzen da.

13. Begi, oin eta eskuz keinuak egiten ditu engainatzeko.

14. Maltzurkeriaz betea, beti asmo txarretaneta sesioan ibiltzen da.

15. Beraz, erabateko hondamendia iritsiko zaio,bat-batean hondatuko da, erremediorik gabe.

16. Sei gauza gorrotatzen ditu Jaunaketa zazpigarren bat erabat du higuingarri:

17. begi harroak, mihi gezurtia,errugabearen odola isurtzen duten eskuak,

18. asmo txarretan dabilen burua,gaiztakeria egiteko presa duten oinak,

19. gezurra dioen lekuko faltsua,eta zazpigarrena, senide arteko liskarren sortzailea.

20. Seme, bete aitaren aginduaeta ez baztertu amak irakatsia.

Irakurri kapitulu osoa Esaera Zaharrak 6