Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 6:1-7 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Seme, lagun hurkoaren fidatzaile bihurtu al zara,arrotzen bati eskua emanez?

2. Sarean harrapatuta geratu al zara zeuk emandako hitzezeta lakioan preso zeuk esandakoagatik?

3. Hona hemen, seme, zer egin askatzeko:Lagun hurkoaren esku geratu zarenez,zoaz berarengana eta, eske eta eske, ez utzi bakean.

4. Ez egin lorik, ez hartu atsedenik,

5. zeure burua askatu arte,oreinak ehiztariagandik eta txoriak lakiotik bezala.

6. Zoaz inurriagana, alfer hori!Begira nola jokatzen duen, eta ikasi.

7. Ez dio inork lana agintzen, zuzentzen edo betearazten.

Irakurri kapitulu osoa Esaera Zaharrak 6