Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 5:12-23 Elizen Arteko Biblia (EAB)

12. Orduan esango duzu:«Zergatik gaitzetsi ote nuen heziketa?Zergatik mespretxatu ote zentzarazpena?

13. Ez nuen, ez, maisuen esana entzun,ez nien jaramon egin irakasleei!

14. Ia egon naiz zoritxarrik bete-beteeneanherri-batzar osoaren aurrean salatuta».

15. Emaztea duzu urtegi eta putzu: edan bertatik ura.

16. Kanpora botako ote duzu zeure iturrietako ura,kaleetan barrena zeure ubideetakoa?

17. Izan bitez zuretzat bakarrik, ez eman arrotzei.

18. Bedeinkatua izan bedi zure iturria,zeure gaztaroko emaztea: gozatu berarekin!

19. Orein-eme maitagarri, gazela eder duzu.Ase zaitzatela une oroz beraren bularrek,lilura zaitzala beti beraren amodioak!

20. Ene seme, zergatik liluratuko zaitu lotsabako batek?Zergatik besarkatuko duzu emakume arrotzaren gerria?

21. Izan ere, Jaunaren begi-bistan dago bakoitzaren jokabidea,eta ibilbide guztiak ikusten ditu berak.

22. Maltzurra bere gaiztakerietan trabatua dago,bere bekatuaren sarean harrapatua.

23. Heziketa ezarengatik hilko da,bere zentzugabekeria handiarengatik galduko.

Irakurri kapitulu osoa Esaera Zaharrak 5