Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 4:6-20 Elizen Arteko Biblia (EAB)

6. Ez baztertu zuhurtzia, eta berak gordeko zaitu;maita ezazu, eta berak babestuko.

7. Zuhurtziaren oinarria zuhurtzia nahi izatea da;zeure ondasun guztiez baliatuz, lortu zuhurtzia.

8. Maita ezazu, eta ohore emango dizu;besarkatu, eta aberats egingo.

9. Koroa ederrak eta diadema distiratsuak bezalaapainduko zaitu.

10. Entzun, seme, onartu nire esanak,eta bizitza luzea izango duzu.

11. Nik gidatzen zaitut zuhurtziaren bidetik,nik ibilarazten zuzentasunaren ildotik.

12. Ibiltzean, ez zara baldar ibiliko;lasterka egitean, ez duzu behaztopa egingo.

13. Eutsi tinko hartutako heziketari, ez bazter utzi;gorde ezazu, berak ematen dizu bizia eta.

14. Ez hartu gaizkileen jokabidea,ez egin aurrera gaiztoen bidetik.

15. Ez igaro handik, utzi alde bateraeta jarrai aurrera!

16. Ez dira lotaratzen gaiztakeriarik egin gabe;logura galtzen dute, ez badute inor erorarazi.

17. Gaiztakeria dute ogi, indarkeria ardo.

18. Zintzoen bidea egunsentiko argia bezalakoa da,eguna zabaldu ahala, gero eta argiagoa.

19. Baina gaiztoen bidea iluna,ez dakite zerez egingo duten behaztopa.

20. Seme, aditu ongi nire hitzak eta kasu egin nire esanei.

Irakurri kapitulu osoa Esaera Zaharrak 4