Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 4:1-10 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Entzun, semeok, aitaren oharrak;adi egon, adimentsuak izaten ikasteko.

2. Benetan ikasbide ona da nik emandakoa,ez baztertu nire irakaspena.

3. Ni ere seme izana nauzue,seme bakarra bezala maite ninduen amak.

4. Honela irakatsi zidan aitak: Hartu gogoan nire hitzaketa gorde nire aginduak, bizi nahi baduzu.

5. Saiatu zuhur eta adimentsu izaten,ez ahaztu nire esanak, berorietatik ez urrundu.

6. Ez baztertu zuhurtzia, eta berak gordeko zaitu;maita ezazu, eta berak babestuko.

7. Zuhurtziaren oinarria zuhurtzia nahi izatea da;zeure ondasun guztiez baliatuz, lortu zuhurtzia.

8. Maita ezazu, eta ohore emango dizu;besarkatu, eta aberats egingo.

9. Koroa ederrak eta diadema distiratsuak bezalaapainduko zaitu.

10. Entzun, seme, onartu nire esanak,eta bizitza luzea izango duzu.

Irakurri kapitulu osoa Esaera Zaharrak 4