Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 31:22-31 Elizen Arteko Biblia (EAB)

22. Ohe-estalkiak egiten ditu,liho eta purpurazko jantzi ederrak.

23. Ongi ikusia da senarra batzarrean,herriko arduradunen artean esertzen denean.

24. Jantziak eta gerrikoak egineta merkatariei saltzen dizkie.

25. Indarrez eta duintasunez horniturik,irribarretsu dago etorkizunaren aurrean.

26. Zuhurtziaz hitz egiten dueta onginahiz beteriko irakaspena ematen.

27. Etxeko burubideaz arduratzen da,ez du bere ogia merezi gabe jaten.

28. Zorionak ematen dizkiote seme-alabek,senarrak honela goraipatzen du:

29. «Asko dira emakume jatorrak,baina zuk ez duzu parekorik!»

30. Gezurrezkoa da xarma, hutsala edertasuna;goresgarria, ordea, Jauna errespetatzen duen emakumea.

31. Kanta iezaiozue bere lanarengatik,goretsi herri osoaren aurrean berak eginarengatik.

Irakurri kapitulu osoa Esaera Zaharrak 31