Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 31:1-9 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Lemuel erregearen esanak, bere amak irakatsitakoak.

2. Oi ene seme! Oi ene erraietako seme!Oi zu, ene erreguetako seme!

3. Ez eman zeure indarra emakumeei,ezta zeure bizia erregeak ere galtzen dituztenei.

4. Lemuel, erregeei ez dagokie ardorik,ezta printzeei ere pattarrik;

5. zeren eta, edanez gero, legea ahaztuko bailuketeeta dohakabeen eskubideak hautsiko.

6. Hobe pattarra lur jota dagoenari emateaeta ardoa samindutakoari,

7. edan eta ahantz dezan bere miseria,ez dadin bere nahigabeaz oroit.

8. Ireki ahoa hitz gabearen alde,zorigaiztokoen eskubidea babesteko.

9. Ireki ahoa zuzentasunez epaitzeko,dohakabe eta behartsuen eskubideak babesteko.

Irakurri kapitulu osoa Esaera Zaharrak 31