Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 30:23-33 Elizen Arteko Biblia (EAB)

23. ezkontzea lortzen duen emakume zarpailaeta etxekoandre bihurtzen den neskamea.

24. Badira munduan lau izaki txiki-txiki,jakintsuak baino jakintsuagoak:

25. inurriak, herri ahula izan arren,udan beren ogia ziurtatzen dutenak;

26. azkonarrak, indar gabeko herria izan arren,bizilekua harkaitzetan dutenak;

27. matxinsaltoak, erregerik izan gabe ere,denak sailkatuta txukun ibiltzen direnak;

28. sugandilak, eskuaz harrapa daitezkeen arren,errege-jauregietara sartzen direnak.

29. Hiru dira ibilera ederrekoak,baita laugarren bat ere dotore ibiltzen dena:

30. lehoia, animalien arteko ausartena,inoren aurrean atzera egiten ez duena;

31. bizkar sendoko zaldia, akerra,eta erregea gudarostearen buruan.

32. Harropuzkeriaz txoratu egin bazaraeta asmo txarrik gogoan izan baduzu,kontu egizu:

33. esnegaina irabiatuz gurina ateratzen da,sudurra jota odola, haserreari eraginez liskarra.

Irakurri kapitulu osoa Esaera Zaharrak 30