Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 30:14-31 Elizen Arteko Biblia (EAB)

14. Hau jendea, hortzak ezpatak bezalakoaketa matrailezurrak labanak bezalakoak dituena,herriko dohakabeak irentsieta behartsuak lurretik suntsitzeko!

15. Izainak bi alaba ditu: «Eman» eta «Eman».Hiru gauza dira asegaitzak,baita laugarren bat ere «Aski!» esaten ez duena:

16. Herio Leizea, sabel agorra,urez asetzen ez den lurra,eta sua, «Aski!» sekula esaten ez duena.

17. Aitari isekaz begiratu eta amari esana egiten ez dionaribeleek begiak aterako dizkiote eta arranoek irentsiko.

18. Badira hiru gauza gainditzen nautenak,baita laugarren bat ere ulertzen ez dudana:

19. arranoaren bidea ortzian, sugearen bidea haitzean,ontziaren bidea itsaso zabaleaneta gizonaren bidea emakumearen baitan.

20. Honela jokatzen du emakume adulteriogileak:jan, ahoa garbitu eta«Ez dut ezer txarrik egin» esaten du.

21. Hiru gauza dira herrialde bat dardararazten dutenak,baita laugarren bat ere jasan ezin duena:

22. errege bilakatzen den esklaboa,jakia sobera duen txoroa,

23. ezkontzea lortzen duen emakume zarpailaeta etxekoandre bihurtzen den neskamea.

24. Badira munduan lau izaki txiki-txiki,jakintsuak baino jakintsuagoak:

25. inurriak, herri ahula izan arren,udan beren ogia ziurtatzen dutenak;

26. azkonarrak, indar gabeko herria izan arren,bizilekua harkaitzetan dutenak;

27. matxinsaltoak, erregerik izan gabe ere,denak sailkatuta txukun ibiltzen direnak;

28. sugandilak, eskuaz harrapa daitezkeen arren,errege-jauregietara sartzen direnak.

29. Hiru dira ibilera ederrekoak,baita laugarren bat ere dotore ibiltzen dena:

30. lehoia, animalien arteko ausartena,inoren aurrean atzera egiten ez duena;

31. bizkar sendoko zaldia, akerra,eta erregea gudarostearen buruan.

Irakurri kapitulu osoa Esaera Zaharrak 30