Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 3:19-34 Elizen Arteko Biblia (EAB)

19. Jaunak jakinduriaz oinarritu zuen lurraeta zentzuz ezarri zerua;

20. beraren jakintzaz irteten dira lurpetik uraketa isurtzen dute hodeiek euria.

21. Ene seme, gorde zentzutasuna eta oharmena,ez itzazu ken zeure aurretik;

22. biziaren iturri izango dituzu, eta apaingarri, lepokoa bezala;

23. lasai jarraituko diozu bideari, behaztoparik egin gabe.

24. Izu-ikararik gabe lotaratuko zara,oheratu eta gozo-gozo hartuko zaitu loak.

25. Ez zaitu izutuko ustekabeko ikarak,ezta gaizkileengandik etor lekizukeen hondamenak ere.

26. Alboan izango baituzu Jaunaeta tranpa guztietatik zainduko zure oinak.

27. Ez ukatu mesederik behar duenari,zure esku baldin badago egitea.

28. Behar duena baldin badaukazu, ez esan inori:«Zoaz eta itzuli, bihar emango dizut».

29. Ez pentsatu gaizki egiterikzurekin lasai bizi den lagunari.

30. Ez inorekin auzitan hasi arrazoirik gabe,berak ez badizu inolako kalterik egin.

31. Ez zaitez indarkeria-zalearen inbidiaz bizi,ezta haren biderik hartu ere.

32. Gorroto dio Jaunak maltzurrari,baina bere konfiantza ematen zuzenari;

33. gaiztoaren etxea madarikatzen du Jaunaketa zintzoaren egoitza bedeinkatzen;

34. harroputzei iseka egiten dieeta apal direnei babesa ematen.

Irakurri kapitulu osoa Esaera Zaharrak 3