Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 3:1-9 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Ene seme, ez ahaztu nire irakaspenaeta izan gogoan nire aginduak,

2. bizitza luze eta zoriontsua emango baitizute;

3. ez itzazu gal ontasuna eta leialtasuna,eramatzazu beti zeurekin, ezarri barru-barruan.

4. Onespena eta harrera ona izango dituzuJainkoaren eta gizakien aldetik.

5. Izan bihotzez Jaunarengan konfiantzaeta ez fio izan zeure adimenaz.

6. Zeure jarduera guztietan, izan Jauna gogoan,eta berak eramango zaitu bide zuzenetik.

7. Ez jo zeure burua jakintsutzat;izan, ordea, begirune Jaunari eta ihes egin gaizkiari.

8. Osasuna eta indarra izango dituzu gorputz osoan.

9. Ohore eman Jaunari zeure ondasunen bidez,baita uzta guztien hasikinez ere,

Irakurri kapitulu osoa Esaera Zaharrak 3