Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 29:15-27 Elizen Arteko Biblia (EAB)

15. Zigorrak eta zentzarazpenak zuhur bihurtzen dute;bere kasa utzitako gazteak ama lotsarazten.

16. Gaiztoak agintean, bidegabekeria ugari;haien erorketaren lekuko izango zintzoak.

17. Hezi semea: lasai egongo zaraeta atseginez beteko zaitu.

18. Profetaren gidaritzarik gabe, herria zabartu;legea betez, herria zoriontsu.

19. Hitz hutsez ez da morroia zentzarazten;ulertu egin arren, ez du esanik egingo.

20. Ohartu zara etengabeko hitz-jarioa duenaz?Ba, gehiago espero daiteke zentzugabeagandik.

21. Morroiari gaztetan nahi duena egiten uzten dionaondo damutuko da gero.

22. Odol-beroak liskarra sorrarazten,suminkorrak bekatuak ugaltzen.

23. Harroa apaldu egingo dute;bihotz apalekoa, berriz, ohorez bete.

24. Lapurraren partaideak bere buruari gorroto;madarikazioa bereganatzen du ez duelako salatzen.

25. Gizakiaren beldur dena lakioan jausiko da,Jaunarengan konfiantza duena babestua dago.

26. Asko ibiltzen dira agintariaren onespen bila,baina Jaunak bakarrik babesten ditu giza eskubideak.

27. Gizaki txarra higuingarri da zintzoentzat,jokabide zuzenekoa higuingarri gaiztoentzat.

Irakurri kapitulu osoa Esaera Zaharrak 29