Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 29:1-16 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Zentzarazpenen aurrean setatsu denabat-batean hondatuko da, erremediorik gabe.

2. Zintzoak gobernari, herria pozik;gaiztoak agintari, herria kexu.

3. Zuhurtzia maite duenak bere aita pozten du;emagalduekin dabilenak ondasunak alferrik galtzen.

4. Zuzenbideaz, erregeak herria sendotu;gehiegizko zergak ezarriz, hondatu.

5. Lagun hurkoari zurikeria egiten dionaktranpa jartzen dio bidean.

6. Lakio bihurtzen zaio bere bekatua gaiztoari,pozez alai bizi da zintzoa.

7. Jende xehearen eskubideez arduratzen da zintzoa,gaiztoak ez du ezer jakin nahi izaten.

8. Harroputzek herria asaldatzen dute,zuhurrek haserrea baretzen.

9. Burugabearekin auzitan hasten den zuhurrak,haserretu nahiz barre egin, ez du atsedenik izaten.

10. Odolzaleek gorrotatu egiten dute prestua,zuzenek bizia babesten diote.

11. Zentzugabeak aske uzten ditu bere grina guztiak,zuhurrak eutsi eta baretzea lortzen.

12. Gezurrak erraz irensten dituen gobernariakfuntzionario guztiak bihurtzen ditu gaizto.

13. Behartsua eta lukurrerua honetan dira berdinak:Jaunak ematen die argia bien begiei.

14. Erregeak zintzo babesten badu jende xehea,haren tronua betiko dago sendo.

15. Zigorrak eta zentzarazpenak zuhur bihurtzen dute;bere kasa utzitako gazteak ama lotsarazten.

16. Gaiztoak agintean, bidegabekeria ugari;haien erorketaren lekuko izango zintzoak.

Irakurri kapitulu osoa Esaera Zaharrak 29