Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 28:21-28 Elizen Arteko Biblia (EAB)

21. Ez da bidezko alderdikeriaz jokatzea;ogi-puska batengatik ere saltzen du gizonak bere burua.

22. Xuhurrak presa izaten du aberasteko;ez daki premia gorria datorkiola gainera.

23. Zentzarazlea estimatuagoa da azkeneanzurikeriaz ari dena baino.

24. Gurasoei lapurtu eta «Ez da bekatu» dioenakriminalen pareko bihurtzen da.

25. Gutizia handikoak liskarrak sorrarazten;konfiantza Jaunarengan duena asebetea izango.

26. Bere buruaz fidatzen dena zentzugabea da,zuhurtziaz jokatzen duena onik aterako.

27. Behartsuari ematen dionak ez du ezer faltako,ez ikusiarena egiten dionak madarikazioa ugari.

28. Gaiztoak nagusitzean jendea ezkutatu,haiek desagertzean zintzoak ugaldu.

Irakurri kapitulu osoa Esaera Zaharrak 28