Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 28:1-9 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Inork pertsegitzen ez badu ere, gaiztoa ihesi;zintzoa bere buruaz lehoia bezain ziur.

2. Matxinada denean, herriak buruzagi ugari;gizon burutsu eta adituarekin ordena nagusi.

3. Behartsu izan eta, gero, jende xehea zapaltzen duenauholde suntsigarria da: zer janik ere ez du uzten!

4. Jaunaren legea baztertzen dutenek gaiztoa goraipatzen dute;legea betetzen dutenak, berriz, haren kontra jartzen.

5. Gaizkileek ez dute zuzenbidea ulertzen,Jaunaren bila dabiltzanek dena dakite.

6. Hobe behartsu eta prestu izan,jokabide okerreko aberats baino.

7. Legea betetzen duena seme zentzuduna da,jende galduarekin dabilena aitaren lotsa.

8. Bere ondasunak lukurreriaz gehitzen dituenakbehartsuez errukitzen denarentzat metatzen ditu.

9. Norbaitek ez badu legea aditu nahi,haren otoitza bera ere Jaunarentzat higuingarri.

Irakurri kapitulu osoa Esaera Zaharrak 28