Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 27:9-25 Elizen Arteko Biblia (EAB)

9. Lurrin eta usainki gozoek bihotza alaitzen,adiskidearen aholkuak barrua gozatzen.

10. Ez baztertu zeure lagunak eta aitarenak;larri zaudenean, ez joan anaiarengana:hobe duzu hurbileko auzokoa urrutiko anaia baino.

11. Izan zuhur, seme: emadazu poz hori,eta izango dut zer erantzun gutxiesten nauenari.

12. Arriskua ikusi eta ezkutatu egiten da zentzuduna,heldugabeak aurrera segitu eta kaltea jasan behar.

13. Ken iezazkiozu jantziak, hartu zerbait bahituran,arrotz ezezagunaren fidatzaile bihurtu denari.

14. Egunsentian goiz eta ozenki laguna agurtzea,bedeinkatzea baino gehiago da madarikatzea.

15. Etengabeko itogina eurite-eguneaneta emakume liskartia antzerakoak dira;

16. halakoari eustea haizeari eusteaeta eskuaz olioa hartzea bezala da.

17. Burdina burdinaz zorrozten da,gizakia lagun hurkoarekin harremanetan leuntzen.

18. Pikondoa zaintzen duenak haren fruituak jaten ditu,ugazabaz arduratzen denak ohorea izaten.

19. Aurpegia uretan islatzen da,gizakia gizakiaren bihotzean.

20. Hildakoen Egoitza eta Hondamen Leizea asegaitzak dira;asegaitzak, halaber, gizakiaren begiak.

21. Zilarra arragoan, urrea labean,gizakia goratzen duenaren ahoan.

22. Nahiz eta alearekin batera burugabea errotarrian xehatu,ez diozu ergelkeria kenduko.

23. Begira ongi zeure ardiak eta arduratu artaldeaz;

24. aberastasunak ez du betiko irauten,agintea ez da belaunez belaun pasatzen.

25. Belarra sartu, bibelarra hazieta mendietako bazka bildu egin ohi da;

Irakurri kapitulu osoa Esaera Zaharrak 27