Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 26:5-20 Elizen Arteko Biblia (EAB)

5. Erantzun zentzugabeari bere ergelkeriaren arabera,bere burua zuhurtzat eduki ez dezan.

6. Bere zangoak moztu eta ozpina edaten duzentzugabearen bidez mezuak bidaltzen dituenak.

7. Ezin da elbarria bere zangoez baliatu,ezta zentzugabea ere zuhur-hitzez.

8. Habailan harria lotzea bezain zentzugabeaburugabeari ohore ematea.

9. Mozkorraren eskuetan arantza bezalazuhur-hitza zentzugabearen ahoan.

10. Edonor zauritzen duen gezilaria bezalakoazentzugabea eta edozein bidaiari kontratatzen dituena.

11. Ok egin eta botatakoaren jirabiran dabilen txakurra bezalakoa dabehin eta berriz ergelkeria berera itzultzen den zentzugabea.

12. Aurkitu duzu bere burua zuhurtzat duen norbait?Ba, gehiago espero daiteke zentzugabeagandik.

13. Alferrak dio: «Lehoi bat dago bidean, basapiztia kalean».

14. Ateak orpoan bira, alferrak ohean.

15. Alferrak eskua platerean sartu bai,baina nekagarri zaio ahoraino eramatea.

16. Alferra bere ustez zuhurragozuzen erantzuten dakiten zazpi baino.

17. Txakur galduari belarrietatik heltzea bezalainoren eztabaidatan sartzea.

18. Suzko azkonak eta gezi hilgarriakjaurtitzen dituen eroa bezalakoa da

19. lagunari iruzur egin eta «Txantxetan zen» esaten duena.

20. Egurra amaitzean, sua itzali;iraintzailerik gabe, kito liskarra!

Irakurri kapitulu osoa Esaera Zaharrak 26