Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 24:2-16 Elizen Arteko Biblia (EAB)

2. indarkeria bakarrik baitute gogoaneta kalte egiteaz baizik ez dira mintzo.

3. Zuhurtziaz eraikitzen da etxea, zentzuaz sendotu egiten,

4. jakintzaz janzten dira gelakmota guztietako ondasun baliotsu eta atseginez.

5. Hobe gizon zuhurra indartsua baino,eta gizon ikasia ahaltsua baino.

6. Estrategiaz egiten da gerra,aholku egokien poderioz lortzen garaipena.

7. Zuhurtzia eskuraezina da burugabearentzat,ez da gauza jendaurrean ahoa zabaltzeko.

8. Beti gaizkia nola egin pentsatzen ari denari,«azpisuge» deitzen diote.

9. Burugabeak bekatua bakarrik du gogoan;lotsabakoari higuin diote guztiek.

10. Larrialdian adorea galdu baduzu,larri zabiltza indarrez!

11. Salba itzazu heriotzara kondenatuak,askatu hiltzera dardaraz doazenak.

12. Zeuk zerikusirik ez zenuela esan arren,adi dago kontzientziak aztertzen dituena,badaki zuri begira dagoenak:nori bere egintzen arabera ordaintzen dio hark.

13. Jan eztia, ene seme, ona da eta,gozoa da abaraska ahoarentzat:

14. hala bedi maitagarri zuretzat zuhurtzia;aurkitzen baduzu, geroko etorkizuneanez du zure itxaropenak porrot egingo.

15. Gaizto hori, ez egin egitasmo txarrik zintzoaren etxearen aurka,ezta hondatu ere haren egoitzarik,

16. zazpi aldiz erori arren, jaikiko baita zintzoa;gaiztoa, berriz, zoritxarrean murgilduko.

Irakurri kapitulu osoa Esaera Zaharrak 24