Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 23:9-28 Elizen Arteko Biblia (EAB)

9. Ez hitz egin zentzugabearen belarrira,mespretxatu egingo baititu zure zentzuzko arrazoiak.

10. Ez aldatu lekuz antzinako mugarririk,ezta sartu ere umezurtzen lursailetara,

11. ahaltsua baita haien eskubideen babesleaeta berak defendatuko du haien auzia zure kontra.

12. Egin jaramon heziketari eta entzun arretaz irakaspenak.

13. Ez izan beldur gaztea zigortzeko,makilakada batzuengatik ez da hilko eta;

14. aitzitik, zigorraren bidezHildakoen Egoitzatik libratuko duzu.

15. Ene seme, zuhur bihurtzen bazara,ni bihotz-bihotzez poztuko naiz;

16. barru-barrutik alaituko naiz,zuzen mintzatzen zarela ikustean.

17. Ez izan bekatariekiko inbidiarik;izan, ordea, Jaunarenganako begirunea beti;

18. segurua baita etorkizuna dagoela,eta ez du zure itxaropenak porrot egingo.

19. Entzun, seme, eta izan zuhur,bideratu zuzen zeure bizia.

20. Ez zaitez elkartu zurruteroekin,ezta tripazainekin ibili ere;

21. izan ere, mozkorrek eta jatunek gabezian amaitzen duteeta nagiak zarpailez janzten.

22. Entzun sorrarazi zintuen aitari,ez mespretxatu ama, zahartu egin dela eta.

23. Erosi eta ez saldu benetan baliotsu direnak:zuhurtzia, heziketa eta adimena.

24. Seme zintzoaren aita pozez betetzen da,zuhurra mundura ekarri duena alaitu egiten.

25. Zure gurasoak ere alai daitezela zuregatik,eta poz dadila mundura ekarri zintuen ama!

26. Ene seme, egidazu jaramon,zeureganatu gogo onez nire ikasbideak.

27. Leize-zulo sakona da emagaldua,putzu estua emakume arrotza.

28. Zelatan egoten da lapurra bezalaeta desleialtasun asko sorrarazten gizonen artean.

Irakurri kapitulu osoa Esaera Zaharrak 23