Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 23:7-20 Elizen Arteko Biblia (EAB)

7. eginak baititu bere kalkuluak:«Jan eta edan» diotsu, baina ez zaitu gogoko.

8. Jandakoa bota egin beharko duzueta zure hitz atseginak alferrikakoak izango lirateke.

9. Ez hitz egin zentzugabearen belarrira,mespretxatu egingo baititu zure zentzuzko arrazoiak.

10. Ez aldatu lekuz antzinako mugarririk,ezta sartu ere umezurtzen lursailetara,

11. ahaltsua baita haien eskubideen babesleaeta berak defendatuko du haien auzia zure kontra.

12. Egin jaramon heziketari eta entzun arretaz irakaspenak.

13. Ez izan beldur gaztea zigortzeko,makilakada batzuengatik ez da hilko eta;

14. aitzitik, zigorraren bidezHildakoen Egoitzatik libratuko duzu.

15. Ene seme, zuhur bihurtzen bazara,ni bihotz-bihotzez poztuko naiz;

16. barru-barrutik alaituko naiz,zuzen mintzatzen zarela ikustean.

17. Ez izan bekatariekiko inbidiarik;izan, ordea, Jaunarenganako begirunea beti;

18. segurua baita etorkizuna dagoela,eta ez du zure itxaropenak porrot egingo.

19. Entzun, seme, eta izan zuhur,bideratu zuzen zeure bizia.

20. Ez zaitez elkartu zurruteroekin,ezta tripazainekin ibili ere;

Irakurri kapitulu osoa Esaera Zaharrak 23