Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 23:18-35 Elizen Arteko Biblia (EAB)

18. segurua baita etorkizuna dagoela,eta ez du zure itxaropenak porrot egingo.

19. Entzun, seme, eta izan zuhur,bideratu zuzen zeure bizia.

20. Ez zaitez elkartu zurruteroekin,ezta tripazainekin ibili ere;

21. izan ere, mozkorrek eta jatunek gabezian amaitzen duteeta nagiak zarpailez janzten.

22. Entzun sorrarazi zintuen aitari,ez mespretxatu ama, zahartu egin dela eta.

23. Erosi eta ez saldu benetan baliotsu direnak:zuhurtzia, heziketa eta adimena.

24. Seme zintzoaren aita pozez betetzen da,zuhurra mundura ekarri duena alaitu egiten.

25. Zure gurasoak ere alai daitezela zuregatik,eta poz dadila mundura ekarri zintuen ama!

26. Ene seme, egidazu jaramon,zeureganatu gogo onez nire ikasbideak.

27. Leize-zulo sakona da emagaldua,putzu estua emakume arrotza.

28. Zelatan egoten da lapurra bezalaeta desleialtasun asko sorrarazten gizonen artean.

29. Nor ari da aieneka? Nor zotinka? Nor liskarretan?Nor kexuz? Nor da arrazoirik gabe kolpatua?Nork du begirada lausotua?

30. Ardoa edaten akaberarik ez duenak,edarien dastaketara emanak.

31. Ez begiratu ardoari, gorri-gorrikopan distiratsu dagoenean,goxo-goxo sartzen da eta.

32. Azkenean, ordea, sugeak bezala egiten du kosk,sugegorriak bezala zizta.

33. Gauza bitxiak ikusiko dituzu,zentzugabekeria handiak pentsatu eta esango;

34. itsaso zabalean bazeunde bezala sentituko zara,mastaren puntan kulunka.

35. «Jo naute, baina ez dut minik —esango duzu—,gogor zigortu naute, baina ez naiz konturatu.Noiz esnatuko ote naiz? Gehiago eskatuko dut berriro!»

Irakurri kapitulu osoa Esaera Zaharrak 23