Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 21:9-18 Elizen Arteko Biblia (EAB)

9. Hobe sabaian bizi, baztertxo batean,emakume liskartiarekin etxe berean baino.

10. Gaiztoak ez du gaizkia baino irrikatzen,lagun hurkoak ez dio errukirik sortzen.

11. Harroputza zigortzean, zuhur bihurtzen da heldugabea,eta zuhurrari dagokion heziketaz lortzen du jakintza.

12. Jainko zuzena begira dago gaiztoen etxekoei:hondamendira botatzen ditu gaiztoak.

13. Behartsuaren deiadarrei ez entzunarena egiten dienari,ez diote berari ere entzungo, laguntza eske dei egitean.

14. Ezkutuko opariak sumina baretzen du,isilkako erregaluak haserrerik biziena.

15. Zuzenbidea betetzean, zintzoa poztu;gaizkilea, ordea, izu-ikaratu.

16. Zentzuzko jokabidetik okertzen denakhildakoen artean amaituko du.

17. Atseginetara emanak behartsu bukatuko,ardozalea eta lurrinzalea ez da aberastuko.

18. Zintzoa eta zuzena salbatuak,gaiztoa eta maltzurra haien ordez gaitzetsiak.

Irakurri kapitulu osoa Esaera Zaharrak 21