Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 21:12-24 Elizen Arteko Biblia (EAB)

12. Jainko zuzena begira dago gaiztoen etxekoei:hondamendira botatzen ditu gaiztoak.

13. Behartsuaren deiadarrei ez entzunarena egiten dienari,ez diote berari ere entzungo, laguntza eske dei egitean.

14. Ezkutuko opariak sumina baretzen du,isilkako erregaluak haserrerik biziena.

15. Zuzenbidea betetzean, zintzoa poztu;gaizkilea, ordea, izu-ikaratu.

16. Zentzuzko jokabidetik okertzen denakhildakoen artean amaituko du.

17. Atseginetara emanak behartsu bukatuko,ardozalea eta lurrinzalea ez da aberastuko.

18. Zintzoa eta zuzena salbatuak,gaiztoa eta maltzurra haien ordez gaitzetsiak.

19. Hobe basamortuan biziemakume liskarti eta petralarekin baino.

20. Altxor bikain eta oparoa zuhurraren etxean;zentzugabeak dena eralgitzen du.

21. Zuzen eta zintzo izaten saiatzen denaluzaro eta ohorez betea biziko da.

22. Ongi babestutako hiriari erasoeta honen babesgarri den gotorlekua eraitsiko zuhurrak.

23. Bere hitzak zaintzen dakiena ez da larrialditan aurkituko.

24. Harroputz eta handiustekoari esaten zaio «lotsabako»,harrokeria handiegiz jokatzen baitu.

Irakurri kapitulu osoa Esaera Zaharrak 21