Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 20:5-11 Elizen Arteko Biblia (EAB)

5. Ur sakonak dira giza pentsamenduak,zentzudunak asmatzen du ateratzen.

6. Askok dituzte beren buruak zintzotzat;baina fidagarria denik, nork aurkitu?

7. Zintzoak prestu jokatzen du beti;zorionekoak haren ondorengo seme-alabak!

8. Erregeak, epaimahaian esertzean,begiratu hutsez haizatzen du gaiztakeria guztia.

9. Nork esan dezake: «Garbitu dut bihotza,bekaturik gabe nago?»

10. Pisu faltsuak, neurgailu faltsuak:biak ditu higuingarri Jaunak.

11. Bere ekintzen bidez adierazten du gazteakjokaera garbi eta zuzeneko izango ote den.

Irakurri kapitulu osoa Esaera Zaharrak 20